2012/04/20

Munduan bakarrak al gara?


Kondairak dio antzinako gizakiek dorre bat egin nahi zutela zerura igotzeko. Jainkoa, hori ikustean, haserre egin zen eta pertsona bakoitzari hizkuntza bat eman zion elkarri ez ulertzeko. Hala dio kondairak, bai, baina ez da egia. Nik kontatutako dizuet zer gertatu zen aspaldi-aspaldian hain beste hizkuntza izateko mundu honetan.
Aspaldian lurrean ura ura bakarrik zegoenean, gizakiak irletan bizi ziren. Baina munduan bakarrak zirela pentsatzen zuten. Behin irla batekoek munduan norbait gehiago bizi liteke pentsatu zuten. Orduan dorre handi bat egitea bururatu zitzaien. Dorrea egin eta igo ziren, eta handik munduan beraiek baina jende gehiago zegoela ikusi zuten. Pixkanaka-pixkanaka irlak elkartzen hasi ziren eta kontinenteak sortu ziren. Horrela izan zen oraingo munduaren sorrera.