Gizakiok mundua suntsitzen
ari gara, hau da, hainbeste energia kontsumitzen ingurumena kutsatzen
ari gara. Adibidez atmosferan karbono dioxido asko dago, guk karbono
dioxido asko kontsumitzen dugulako.
Ingurumena kutsatzeaz gain
animaliei bizilekua txikitzen diegu, hau da, etxeak edo errepideak
egiteko, zuhaitzak kentzen ditugu. Horregatik animali mota asko
desagertzen edo desagertzeko zorian daude. Hobeto ulertzeko adibide
bat jarriko dizuet: hartz zuriek poloan bizi dira. Berotze globala
dela eta izotza urtu egiten da. Hartz zurriek ez dute lekurik
bizitzeko, haiek leku asko behar dutelako. Hori gutxi izango balitz
janari gutxiago daukate. Zailagoa izotz gainetik ibiltzea izotza
apurtzen delako.
Arazo horri aurre egitea
ala ez egitea gure eskutan dago, energia eta gasolina gutxiago
erabiltzean datza. Hobeto ulertzeko, kotxea erabili ordez, autobusa,
trena edo bizikleta erabiliko bazenu gasolina gutxiago erabiliko
zenuke. Bainu bat hartu ordez dutxa hartu dezakezu eta horrela ur eta
energia gutxiago gastatuko zenuke.
Nire iritsiz hau gelditu
egin egin behar dugu. Animalia asko desagertzen ari direlako,
desagertu ondoren ez ditugu inoiz gehiago ikusiko. Baina horretaz
gain gure kalterako ere bada. Denok gu ez garela esaten dugu, guk
ongi egiten dugula dena eta errua besteek dutela esaten dugu, baina
gu gure gauzak konpontzen eta behar bezala egiten asiko bagina
pixkanaka-pixkanaka jende askok zure eredua jarraituko luke eta
azkenean lortu genukeen.