Mostrando entradas con la etiqueta euskara. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta euskara. Mostrar todas las entradas

2013/02/18

A.G

Gizakiok mundua suntsitzen ari gara, hau da, hainbeste energia kontsumitzen ingurumena kutsatzen ari gara. Adibidez atmosferan karbono dioxido asko dago, guk karbono dioxido asko kontsumitzen dugulako.

Ingurumena kutsatzeaz gain animaliei bizilekua txikitzen diegu, hau da, etxeak edo errepideak egiteko, zuhaitzak kentzen ditugu. Horregatik animali mota asko desagertzen edo desagertzeko zorian daude. Hobeto ulertzeko adibide bat jarriko dizuet: hartz zuriek poloan bizi dira. Berotze globala dela eta izotza urtu egiten da. Hartz zurriek ez dute lekurik bizitzeko, haiek leku asko behar dutelako. Hori gutxi izango balitz janari gutxiago daukate. Zailagoa izotz gainetik ibiltzea izotza apurtzen delako.

Arazo horri aurre egitea ala ez egitea gure eskutan dago, energia eta gasolina gutxiago erabiltzean datza. Hobeto ulertzeko, kotxea erabili ordez, autobusa, trena edo bizikleta erabiliko bazenu gasolina gutxiago erabiliko zenuke. Bainu bat hartu ordez dutxa hartu dezakezu eta horrela ur eta energia gutxiago gastatuko zenuke.

Nire iritsiz hau gelditu egin egin behar dugu. Animalia asko desagertzen ari direlako, desagertu ondoren ez ditugu inoiz gehiago ikusiko. Baina horretaz gain gure kalterako ere bada. Denok gu ez garela esaten dugu, guk ongi egiten dugula dena eta errua besteek dutela esaten dugu, baina gu gure gauzak konpontzen eta behar bezala egiten asiko bagina pixkanaka-pixkanaka jende askok zure eredua jarraituko luke eta azkenean lortu genukeen.

2012/06/17

Damutua nago

Damututa nago. Ez dut berriro egingo.
Esan nion zotinka amari. Baina alferrik ari nintzen berak telebista, txutxe, lagunekin jolasteko aukerarik gabe gelditu nintzen. Orduan nire logelara joan eta nire azterketa begiratu nuen, zero bat atera nuen. Amari guztia buruz nekiela esan nion eta ez nuen ikasi horregatik zero atera nuen.
Liburuak hatu eta ikasten hasi nintzen, hurrengo azterketa gainditzeko asmoz. Ikasi eta ikasi azterketa egiteko unea iritsi zen. Egin eta gero bitan edo hirutan errepasatu nuen eta gero maisuari eman nion.
Hurrengo egunean azterketa eman zidan eta nire sorpresarako bederatzi koma laurogeitabost atera nuen. Etxean azterketa erakutsi nuen eta zigorra altsatu zidaten.
Egun horretan zerbait ikasi nuen: pixka bat saiatzeagatik asko lortzen duzula. Arez geroztik azterketetarako asko ikasi nuen eta ez nuen behin ere gehio suspenditu.

Ikerren laguna

Ikerrek karraska hots bat entzun zuen; leihotik zetorrela ematen zuen. Astiro, astiro...leihora urbildu zen eta antse katagorri txiki bat hotzez dardarka. Leihoa ireki, katagorria hartu eta etxean sartu ete sutondoaren ondoan ipini zuen, eta gero lotara joan zen. Hurrengo goizean Ikerrek katagorria zegoen tokira abiatu zen eta bere jantziak zuloz josiak zeudela ikusi zuen. Horregatik katagorriarekin asko aserratu zen  eta bere etxetik joateko agindu zion. Katagorria buru makur leihotik atera zen eta ibiltzen hasi zen. Halako batean elurrezko ekaitza egin zuen eta guztia elurrez estali zen. Katagorria elurretan murgildu eta hantse harrapatua gelditu zen. Ikerrek, hori jakitean, bere bila abiatu zen. Aurkitu zuenean, etxera eraman zuen, sutondoaren ondoan ipini eta barkamena eskatu zion. Udaberria heldu zen arte zaindu zuen eta udaberrian askatu egin zuen.

2012/05/18

Liburu lagutzailea

Agian ez duzu sinestusko, baino ala izan zen, libur batek bizia salbatu zidan. Hasiera-hasieratik kontatuko dizuet istoria harrigarri hau.
Eskolan nengoen. Azterketa bat egiten ari ginela lagunek kopiatzen uzteko eskatu zidaten ikasi ez zutelako.
Nik ezetz esan nien eta nirekin haserratu ziren.
Patio garaian liburutegira triste abiatu nintzen. Han liburu bat hartu eta irakurtzen hasi nintzen. Nire sorpresarako, liburuaren protagonistari niri gertatutakoaren berdina gertatzen zitzaion. Irakurtzen segitu nuen eta nire arazorako soluzioa aurkitu nuen: hitz egitea zen.
Jolasordua bukatu zen eta geletara igo ginen. Bidean lagunekin topo egin nuen eta beraiekin hitz egiten hasi nintzen. Nola sentitzen nintzen azaldu nien eta zergatik ez nien kopiatzen utzi ere bai. Beraiek ulertu zuten eta berriro lagunak egin ginen.
Arez geroztik irakurtzea izugarri gustatzen zait eta ez dut inoiz ahaztuko liburu horrek irakatsitakoa.

Udaberria

Udaberria heldu da eta Tomi satortxoa bere zulotik lehenengo aldiz ateratzen da. Burua ateratzean, liluratuta gelditzen da, ainbeste kolore ikustean. Baina, bat-batean Tomiren begirada lore ikusgarri batean geratzen da. Eta orduantxe gertatu zen:Tomi maitemindu egin zen. Begira egon zen luzaroan. Bat-batean loreak irribarre egin zion.
Tomi lorea bizirik zegoela ikusi zuen eta berarekin bizitzera joatea eskatu zion. Orduan loreak eguzki argirik gabe ezin zuela bizi azaldu zion.
Hortik aurrera Tomiri eguzki argia mina egin arren udaberriro bere zulotik ateratzen zen lorearekin hitz egiteko, baina neguetan eta udazkenetan berriro zulotik ateratzen zen lorea babestera.

2012/04/20

Munduan bakarrak al gara?


Kondairak dio antzinako gizakiek dorre bat egin nahi zutela zerura igotzeko. Jainkoa, hori ikustean, haserre egin zen eta pertsona bakoitzari hizkuntza bat eman zion elkarri ez ulertzeko. Hala dio kondairak, bai, baina ez da egia. Nik kontatutako dizuet zer gertatu zen aspaldi-aspaldian hain beste hizkuntza izateko mundu honetan.
Aspaldian lurrean ura ura bakarrik zegoenean, gizakiak irletan bizi ziren. Baina munduan bakarrak zirela pentsatzen zuten. Behin irla batekoek munduan norbait gehiago bizi liteke pentsatu zuten. Orduan dorre handi bat egitea bururatu zitzaien. Dorrea egin eta igo ziren, eta handik munduan beraiek baina jende gehiago zegoela ikusi zuten. Pixkanaka-pixkanaka irlak elkartzen hasi ziren eta kontinenteak sortu ziren. Horrela izan zen oraingo munduaren sorrera.

2012/03/23

Igeldotik Oriora


Oso ongi pasatu genuen, toki polit batean bazkaldu genuen, zaldiak eta guzti zeuden. Gero beste bi zaldiekin topatu ginen, eta bat urduri jarri zen, orregatik Tomasek eta Jesusek eldu behar izan zuten gu pasatzeko.
Oriora iristean, hondartzara jaitsi ginen. Han jolastu eta gero, parke batera joan ginen. Gero autobusera igo eta eskolara itzuli ginen.
Primeran pasa genuen!

2012/01/27

Katakumea

Sinestesina, baina hala zen: hor geunden gu, pirata horien atzetik.

gure katakumea lapurtu baitziguten. Katua saku batean sartu eta hegazkin batera igo ziren. Zorionez sokazko eskailera batzuk kulunka haztu zituztela, hortik heldu eta igotzen asi ginen. Hegazkinaren barnealdera iristean katua bilatzen hasi ginen. Aurkitu genuen, baina norbaitek ikusi zuen. Orduan uretara bota ginen. Katuaren zautzakua hartuta, eta blai eginda etxera bueltatu ginen.

2012/01/13

Etxe misteriotsua

Esan zidaten etxe hartara joateko. Baina iritsi nintzenean,ezin nuen sinets ikusten nuena:milaka liburuak ateratzen ziren lehio batetik. Zer ote?
Liburuak ateratzen zebiltzan.Etxera sartu nintzen eta liburutegirantz abiatu nintzen,baina etxea hain handia zenez,pasiloetatik galdu nintzen. Biraka eta aritu nintzen pasiloetatikgalduta. Azkenean liburutegia aurkitu nuen. Sartu eta ipotx bat aurkitu nuen. Liburu bat bilatzen ari zen,baina nahi gabe beste liburu guztiak lehiotik botatzen. Azkenean,liburua aurkitu zuen eta ni liburu guztiak jaso nituen.

2011/12/16

EGUN HARTAKO BIDAIA

Egun hura igandea zen eta Afrikara egin genuen bidaia. Lehenik aeta behin,trena hartu gennuen;ondoren,itsasontzia;gero,autobusa,eta azkenik hegazkina. Iristean maletak utzi eta lastozko etxeak dituen herri batera hango kultura ikkustera joan ginen. Bi aste igaro ondoren,etxera joan ginen. Lagun guztiei kontatu genien egun hartako bidaia. sekulakoa izan zen.

2011/11/18

ALFONBRAREN AZPIAN

Bi aste igaro eta gero,berriro gertatu zen alfonbraren alzpian zerbait agertu zen,eta ez nintzen ausartzen alfonbra altsatzera,ez nekielako zer zegoen.Alfonbraren azpikoa handia zirudien,orduan nire logelako atea itxi nuen eta kalera atera nintzen, kafe bat hartzera.Geroago,etxera itzuli ninteneta nire logelako atea ireki nuen alfonbraren azpikoa hor segitzen zuen ikusteko,ba bai hor zegoen oraindik.Orduan alfonbra altxatu eta...duela hiru ilabete galdu zitzaidan untsia zen.Ze poza hartu nuen bera zela ikustean!

2011/10/28

UDAZKENA




Udazkena urtarorik politena da. Niri gehien gustatzen zaidana neure burua hostoetan botatzea da.

Urtero aita,ama eta Aitorrekin joaten naiz gaztainak artzera.

Gainera udazkenaren bukaeran nire urtebetetzea da.

2011/10/21

EGUNEROKOA

Egunerokomaitea:

Gaur igandea da.Merkadilora joan gara  gure jostailu zaharrak berriengatik aldatzera.Buelta bat ematen ari ginela eskalestri bat ikusi dugu eta ekarri ditugun jostailuengatik aldatu ditugu.Jostailuak aldatu ondoren beste buelta bat eman dugu eta ainbat joku geiago erosi ditugu.Etxera iritsi garenean, Pelusa, Aitorren hamsterra kaiolatik kanpo aurkitu dugu.Bazkaldu eta gero eskalestria probatu dugu baina buelta batzuk eman ondoren autoak,erortzen ziren.