2013/02/18

A.G

Gizakiok mundua suntsitzen ari gara, hau da, hainbeste energia kontsumitzen ingurumena kutsatzen ari gara. Adibidez atmosferan karbono dioxido asko dago, guk karbono dioxido asko kontsumitzen dugulako.

Ingurumena kutsatzeaz gain animaliei bizilekua txikitzen diegu, hau da, etxeak edo errepideak egiteko, zuhaitzak kentzen ditugu. Horregatik animali mota asko desagertzen edo desagertzeko zorian daude. Hobeto ulertzeko adibide bat jarriko dizuet: hartz zuriek poloan bizi dira. Berotze globala dela eta izotza urtu egiten da. Hartz zurriek ez dute lekurik bizitzeko, haiek leku asko behar dutelako. Hori gutxi izango balitz janari gutxiago daukate. Zailagoa izotz gainetik ibiltzea izotza apurtzen delako.

Arazo horri aurre egitea ala ez egitea gure eskutan dago, energia eta gasolina gutxiago erabiltzean datza. Hobeto ulertzeko, kotxea erabili ordez, autobusa, trena edo bizikleta erabiliko bazenu gasolina gutxiago erabiliko zenuke. Bainu bat hartu ordez dutxa hartu dezakezu eta horrela ur eta energia gutxiago gastatuko zenuke.

Nire iritsiz hau gelditu egin egin behar dugu. Animalia asko desagertzen ari direlako, desagertu ondoren ez ditugu inoiz gehiago ikusiko. Baina horretaz gain gure kalterako ere bada. Denok gu ez garela esaten dugu, guk ongi egiten dugula dena eta errua besteek dutela esaten dugu, baina gu gure gauzak konpontzen eta behar bezala egiten asiko bagina pixkanaka-pixkanaka jende askok zure eredua jarraituko luke eta azkenean lortu genukeen.

1 comentario:

Jesús dijo...

Kaixo, Iune!

Oso denbora luze pasatu da ni eskola joan nintzenetik eta zuek bloga zabaldu zuenetik.

Pena da bloga izatea ez erabiltzea. Blog batean edozein gauza, edozein ideia adierazi ahal duzue, eta gainera oso erosoa da bideoak, argazkiak edota marrazkiak ipintzeko.

Animo eta atera mundura zure ideiak, zure sentimentuak, zure gogoko gauzak.