2012/06/17

Damutua nago

Damututa nago. Ez dut berriro egingo.
Esan nion zotinka amari. Baina alferrik ari nintzen berak telebista, txutxe, lagunekin jolasteko aukerarik gabe gelditu nintzen. Orduan nire logelara joan eta nire azterketa begiratu nuen, zero bat atera nuen. Amari guztia buruz nekiela esan nion eta ez nuen ikasi horregatik zero atera nuen.
Liburuak hatu eta ikasten hasi nintzen, hurrengo azterketa gainditzeko asmoz. Ikasi eta ikasi azterketa egiteko unea iritsi zen. Egin eta gero bitan edo hirutan errepasatu nuen eta gero maisuari eman nion.
Hurrengo egunean azterketa eman zidan eta nire sorpresarako bederatzi koma laurogeitabost atera nuen. Etxean azterketa erakutsi nuen eta zigorra altsatu zidaten.
Egun horretan zerbait ikasi nuen: pixka bat saiatzeagatik asko lortzen duzula. Arez geroztik azterketetarako asko ikasi nuen eta ez nuen behin ere gehio suspenditu.

No hay comentarios: