2012/06/17

Ikerren laguna

Ikerrek karraska hots bat entzun zuen; leihotik zetorrela ematen zuen. Astiro, astiro...leihora urbildu zen eta antse katagorri txiki bat hotzez dardarka. Leihoa ireki, katagorria hartu eta etxean sartu ete sutondoaren ondoan ipini zuen, eta gero lotara joan zen. Hurrengo goizean Ikerrek katagorria zegoen tokira abiatu zen eta bere jantziak zuloz josiak zeudela ikusi zuen. Horregatik katagorriarekin asko aserratu zen  eta bere etxetik joateko agindu zion. Katagorria buru makur leihotik atera zen eta ibiltzen hasi zen. Halako batean elurrezko ekaitza egin zuen eta guztia elurrez estali zen. Katagorria elurretan murgildu eta hantse harrapatua gelditu zen. Ikerrek, hori jakitean, bere bila abiatu zen. Aurkitu zuenean, etxera eraman zuen, sutondoaren ondoan ipini eta barkamena eskatu zion. Udaberria heldu zen arte zaindu zuen eta udaberrian askatu egin zuen.

No hay comentarios: